"Oso positiboa izan da goizeko ekimena, arloz arlo herritarrei Gobernuaren aurrekontuen gaineko zirriborroa aurkeztu diegu, nabarmenduz gure ustez zer falta zaien aurrekontu horiei, eta herritarren ekarpenak ere jaso ditugu. Hala, aurrerapausoa egin dugu oinarriekin aurrekontuan modu irekian landuaz", adierazi du Eneko Barberenak. "Jendeak galderak egin ditu, parte-hartzeko gogoz etorri dira, eta aurrekontuen negoziazio fasean indarra non jarri jakiteko balio izan digu", gaineratu du.
Goizeko batzar emankorretik plazara abiatu dira, jada hauteskunde-klabean EH Bilduren aldeko botoa eskatu dute. Herritar koadrila batu da Bildu Erabakira lelopean jarri duten pankarta inguruan, eta talde erretratua egin dute. Ekitaldia baliatu gura izan dute, baita ere, datorren martitzenean Bildu independentziara lelopean Arrasaten egingo duten ekitaldira herritarrak gonbidatzeko. Izan ere, hilaren 15ean Gotzon Elizburu, Ander Rodriguez eta Amaia Larrañaga –EH Bilduren Gipuzkoako zerrendako kide Diputatuen Kongresurako–Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan izango dira.