Mahai jokoak, trizikloak, puzleak, panpinak... Zerk ez du hegan egin Azoka Plazako mahaietatik 11:00etan ateak ireki dituztenean. Kanpoan haurrak ilada luzea osatzen, ateak noiz zabalduko zain, eta ateak zabaldutakoan bakoitzak begiz jo duen jostailuaren bila, trukatzeko asmoz. "Urtero gertatzen da berdina, oso harrera ona du ekimen honek, eta haurrak jostailuak aldatzeko deseatzen egoten dira". Hala, antolatzaileek adierazi dutenez jostailu gehientsuenak eraman dituzte gaztetxoek, baina panpin batzuk soberan geratu dira, eta horiek behar gehien duten haurrendako izango dira.