Gaztemaniak! barruan antolatutako emanaldia arrakastatsua izan zen, eta aurreikustekoa zen, aste barruan sarrera guztiak agortu egin zirelako. Hiru orduko emanaldia egin zuten, Zumarragako Ni Naiz Hip Hop taldekoen emanaldiaz hasi zuten gaua (Agresion Verbal, Artilleria Pesada eta Throw rap taldetako ordezkariek osatutakoa).
Eta ondoren etorri zen Arce, hainbat kolaboratzailerekin. Azken lana aurkeztu zuen Arrasaten, Lucifer, adituen esanetan, orain arte egin duen lanik borobilena. Eta gazteek gozatu ederra hartu zuten.