Asteburu betea izango da Jaizalen, zapatu arratsalderako (18:30) beste kontzertu bat antolatu dute-eta, Criminal Remains taldearena. Eta, eskaintza borobiltzeko domekan Ain-1 taldeak joko du (19:00). Datorren egubakoitzean, hilak 18, Lukas Prest taldearen emanaldia izango da (18:30), hilaren 22an Santamasak ospatuko dituzte, eta hilaren 26an Euskaltzaleon Mus Txapelketa jokatuko dute.