"Urrian Portugalen izan ginen abesten [Pilarreko zubian], Coimbran, eta handik bueltan hasi ginen kontzertu hau prestatzen. Abestuko ditugun hainbat abesti ondo ezagutzen ditugu, eta errepasatu baino ez ditugu egin, baina beste batzuk berriak dira guretako".
Denetariko piezak
Gaurko kontzertuan Goikobalukoekin batera Goikobalu Txikikoek ere hartuko dute esku, eta estilo askotako abestiak abestuko dituzte. Nagusiei dagokienez, hauxe izango da errepertorioa: "Benito Lertxundiren Oi ama Eskual Herri abestuko dugu, Mocedades-en Eres tu, Abba-ren Chiquitita, Ella Fitzgerald-en Satin doll, Carlos Leiteren Lata d'agua, Ertzainak taldearen Aitormena, Juncal Guerreroren Mutil txaleko gorri, eta azkenik Goikobaluko emakumezkoek, gazteekin batera abestuko dute Hator Hator mutil etxera", zehaztu du Barriocanalek. Hala, emanaldiaren ostean Harremanekoek prestatutako luncha ere izango da.
2016an Bartzelonara
Gaurko kontzertuaz batera Goikobalukoak dagoeneko 2016ra begira daude: "Etxeko hitzorduekin batera urtero lauzpabost bidaia egiten ditugu kanpora. Aurten, besteak beste, Portugalen eta Segovian izan gara, eta datorren urtera begira Bartzelonara joateko asmoa dugu. Bidaia hori, berez, aurten egin behar genuen, baina agenda arazoak tarteko datorren urterako utzi genuen. Ea urtarril amaierako lotzen dugun emanaldi hori, eta horrekin batera beste batzuk ere antolatzen ditugun".