'Vinyland' musika zaleek eta musikariek musikari buruz egindako filma da. Irungo Bloody Mary disko denda rockeroaren urtemuga dela-eta Marcos Garciak eta Mikel Insaustik film hau egitea erabaki zuten, "dokufikzio" gisa definitzen dutena: bi disko bildumagile, atzerriko eta bertako musika talde asko eta rocka agertokiaren atzetik zein aurretik.
Last Fair Deal taldeak emanaldi akustikoa egingo du antzokiko agertokian. Bilboko power-trioak izena hartu du aspaldian blues-rocka eta rock sureñoa maisuki lantzen duelako.
(Argazkia: Last Fair Deal taldea osatzen duen hirukotea)