Arce raperoaren emanaldirako sarrerak agortuta

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko abe. 10a, 12:25

Ikusmin handia sortu du Arce Galiziako raperoak bihar, egubakoitza, Arrasaten egingo duen emanaldiak; horren erakusle da dagoeneko agortu direla sarrera guztiak. Hala ere, Arrasate Irratiko entzuleek eta Goiena Klubeko bazkideek badute oraindik hainbat sarrera eskuratzeko aukera. Bihar, egubakoitza, goizeko 11:00etan egingo dute zozketa; 10:30ak bitartean jasoko dituzte parte-hartzaileen izenak.

Arrasate Irratiko zozketan parte hartzeko, deitu 943 25 05 05 telefonora edo idatzi irratia@goiena.eus helbidera. Goiena Klubeko bazkideek, berriz, honako bide horiek dituzue zozketan parte hartzeko: kluba@goiena.eus helbidera idatzita; SMS bidez: KLUBA Arce [bazkidearen zenbakia] 688 69 00 07 zenbakira idatzita edo WhatsAppa bidalita: KLUBA Arce [bazkidearen zenbakia] 688 69 00 07 zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak