Arrasate pasealekuan landatuko duten zuhaitza, herritarren aukeran

Jon Berezibar 2015eko abenduaren 10a

Udalak "nortasun handiagoa" erantsi gura dio inguruari eta, horretarako, pasealekutik Santa Barbara parkerako sarbidean zuhaitza landatuko dute, herritarrek hauta dezaketena. Haritza, ezkia, astigarra eta pago gorria dira aukerak. 

Udalaren webgunean aurki daitezke aukerei buruzko zehaztasun gehiago. Sarean ala BAZeko bulegoetan eman daiteke botoa hilaren 20ra arte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak