Asteburuan, Bedoñako jaiak

Jon Berezibar 2015ko abe. 9a, 09:14

Barikuan ekin eta domekara arte, Santa Eulalia jaiak ospatuko dituzte auzoan jan-edanean eta txapelketekin.

Abenduak 11, barikua

  • 19:00 Jaien hasiera, kanpai doinu eta suziriekin.
  • 19:30 Patata tortilla eta postre lehiaketa Loramendi elkartean. Sei sari tortilletan eta hiru postreetan.

Abenduak 12, zapatua

  • 11:30 Ume eta gazteentzako jolasak eskoletxean.
  • 15:30 Gorritiren animaliak elizondoan.
  • 17:00 Txokolate eta gaztaina erre jana eskoletxean.
  • 18:00 Mus eta briska txapelketa Loramendi elkartean, bazkideentzat.
  • 21:00 Kantu-afaria Errastiko jatetxean Portaloi abesbatzak girotua. Saski bat zozkatuko da.

Abenduak 13, domeka

  • 11:30 Doke txapelketa
  • 12:30 Santa Eulalia eguneko meza urtean hildakoen omenez. Garagartzako abesbatzak kantatuko du. Ondoren Loramendi elkartean salda, ogia, gazta, txoprizoa eta txakolina banatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak