Opariekin eta topa eginez ospatu gura ditu Gabonak Ibai-Artek bezeroekin

Jon Berezibar 2015ko abe. 8a, 11:53

Urtero moduan Erregeetako loteria banatu, otzarak zozkatu eta cava emango dute Gabon Zahar egunean. Txikienengan ere pentsatu dute eta kale-animazioa eta puzgarriak egongo dira Biterin hilaren 12an eta 19an.

Denden dekorazio bereziarekin, Gabonen iragarle lanak egin dituzte merkatarien elkartekoek baina ez dira horretan geratuko jaietarako pentsatutakoak. Hala, hasi dira dagoeneko bezeroen artean Erregeetako loteriaren partaidetzak banatzen – 89.169 zenbakia –, urtero egiten duten moduan.

Herria girotzeko asmoarekin, abenduaren 12an eta 19an – 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara – puzgarriak eta jolasak ipiniko dituzte Biteri plazan. Zozketekin jarraitzeko, gabon produktuez osatutako 100 otzara banatuko dituzte Ibai-Arteko txartelarekin erosketa egiten duten bezeroen artean. Abenduaren 19an gauzatuko da zozketa, 13:30ean. Azkenik, urtea amaitzeko, cava banatuko da doan eguerditik aurrera merkatarien elkarteko komertzioetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak