Gasteizko Klub Nautikoko sortzaileetariko bat izan zen Velez de Mendizabal eta, lehendakari ohia ere bai; hori horrela, Kluba barrutik ongi ezagutzen duelako eskatu zioten haren historia idaztea. Argazkiz ongi apaindutako 120 orrialdetan zehar, Arabari eta oro har Euskal Herriari Europako eta Munduko txapeldunak eman dituen kirol elkartearen deskribapen historikoa dela dio idazleak.
Gasteizko Klubak lotura handia izan du Debagoienarekin, ehunka lagun izan dira– eta gaur egun ere badira- bertako bazkideak. Bihar, eguaztena, gasteizko Dendaraban dagoen Vital Kutxa Fundazioaren areto nagusian aurkeztuko dute jendaurrean liburua. Idazleaz gainera, Euskadiko Bela Federazioko hainbat ordezkarik hartuko dute parte ekitaldian. Liburua eskuratu gura duenak, Klubaren egoitzan (Uribarri-Ganboan) izango du 20 eurotan.