Arrasate Hiria 23. Nazioarteko Lehiaketaren eta 36. Gipuzkoa Lehiaketaren finalak jokatuko dituzte gaur, arratsaldea bitartean, batzuek Amaia antzokian, eta besteek, Kulturaten. Jarraipena zorrotz egin dieten epaimahaiaren iritziz lan onena egin dutenek sariak jasoko dituzte 20:00etan.
28. Gipuzkoa Jaialdia, ostera, atzo, abenduak 5, jokatu zuten eta parte-hartzaileen artean oñatiar bi izan ziren Oihane Lazkanoiturburu eta Arantzazu Jauregialtzo.
Trikiti doinuak ere bai
Lehiaketak aitzakia hartuta trikiti doinuak ere izan dira Arrasate aldean. Hala, atzo arratsaldean Etxaluze erretiratuen egoitza girotu zuten trikitilariek, tartean Debagoieneko hainbat musika eskoletako kidek.