20.000 euroko aurrekontua erabili dute apaingarrientzako eta gaurtik hasi eta urtarrilaren 7ra arte herriko kaleak girotuko dituzte.
Gabonak girotzeko asmoz, aurten Udalak Gabonetako argiak errekuperatzea erabaki du. 2007az geroztik ez dira horrelako apaingarriak egon herrian zehar, eta gaurkoan Gureak-eko langileak izan dira argiaz pizteko arduradunak. Gureak-eko langileez gain, Maria Ubarretxena alkatea eta Goikobaluko neska mutikoak ere Herriko Plazan izan dira. Azken horiek, Olentzero abestu dute eta ostean, atzerako kontaketa eginda, Iturriotz eta Erdiko kaleko Gabonetako apaingarriak piztu dituzte.
20.000 euroko aurrekontua erabili dute apaingarrientzako eta gaurtik hasi eta urtarrilaren 7ra arte herriko kaleak girotuko dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.