Akordeoi doinuek hartu dute Arrasate

Mirari Altube Arrese 2015ko abe. 4a, 16:30

Arrasateko Akordeoi Lehiaketak hasi du 2015ko ibilbidea. Arrasate Hiria 23. Nazioarteko Lehiaketaren kanporaketa fasearekin jarri dute abian 09:00etan Amaia antzokian, eta arratsaldean, 18:00etan, 36. Gipuzkoako Lehiaketaren senior mailako kanporaketa izango da.

Hamahiru lehiakide dabiltza nor baino nor gehiago Arrasate Hiria Nazioarteko Lehiaketan, guztiak kanpotik etorriak. Poloniarrak dira hiru eta txinatarrak beste hiru eta horiekin batera daude eslovakiarra, serbiarra, esloveniarra, austriarra, alemaniarra, errusiarra eta finlandiarra. Hainbat pieza joko dituzte, baina guztiek derrigorrez egin beharrekoa da S. Gubaidulinaren Kadenza. Eta horiek epaitzen bost lagun daude, horien artean Iñaki Alberdi euskalduna.

25 gaztetxo Gipuzkoa Lehiaketan

36. Gipuzkoa Lehiaketak, ostera, bi maila ditu. Infantilen mailan hamahiru gaztetxok jardungo dute norgehiagokan eta Valpolaren Clouds obra jo beharko dute derrigorrean. Domekan, 09:00etan, izango da lehiaketa, Kulturaten.

Junior mailan sei elkartuko dira eta W. Jacobiren Lied, Invention pieza izango dute derrigorrean jo beharrekoa. Domekan, 15:00etan, izango da horien arteko norgehiagoka, Kulturaten.

Eta seniorretan, beste sei gazte elkartuko dira eta M. Murtoren Dona Eis Pacem pieza jo beharko dute guztiek. Gaur, egubakoitza, izango da horien lehen kanporaketa fasea eta domekan, 09:00etan, finala; biak Amaia antzokian.

Bihar, zapatua, Gipuzkoa Jaialdia

Gipuzkoa Jaialdiak beste akordeoilari mordotxo bat elkartuko ditu, bihar, zapatua. Batzuek Amaia antzokia izango dute topaleku, besteek, Kulturate, eta beste batzuek Arizmendi ikastola. Hasi eta bukatu egingo da bihar horien txapelketa eta sariak 20:00etan banatuko dituzte Amaia antzokian.

Arrasate Hiria eta Gipuzkoa Lehiaketako sari banaketa ekitaldia, ostera, domekan, abenduak 6, 20:00etan izango da Amaia antzokian. 

Erlazionatuak

36. Gipuzkoa Lehiaketa

Jagoba Domingo 2015 abe 04 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak