EHUren eskaintza aurkeztuko dute Kulturaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015eko abenduaren 4a

Euskal Herriko Unibertsitateak egun duen eskaintza akademikoaren berri emango du abenduaren 9an Kulturaten (18:30). Helburua da EHUren eta etorkizuneko unibertsitateko ikasleen arteko lehen harremana bideratzea, eta baita EHUri buruzko informazio orokorra eskaintzea. Gainera, unibertsitate-ikasketen gaineko zalantzak argitzeko aukera egongo da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak