Seber Altube plazan elkartu eta datzan egin ostean kalejiran heldu ziren Herriko Plazaraino. Bertan Patxi Monterok gidatuta soka dantza egin zuten. Amaieran, Erabizitzea izeneko manifestuaren irakurketan Euskalgintzaren izenean Pili Lopez Gorosabelek hartu zuen hitza eta Maria Ubarretxena alkateak ere izan zituen berba batzuk.