Arrasateko Udalak adin guztietako erabiltzaileak espero ditu, Arrasatekoak zein inguruko herrietakoak. Pistaren neurriak izango dira 11,8 metro zabaleran eta 14,5 metro luzeran, eta 171 metro koadro okupatuko ditu. Udalak herriko denda eta enpresei dei egin diete pistaren hesietan publizitatea jar dezaten: "Badakigu Gabon garaia momentu interesgarria izan daitekeela Arrasate eta inguruko herrietako biztanleei eta bezeroei mezu jakin bat helarazteko, edo jai hauetako erosketak zuenean egitea gogorarazteko, edo urtean zehar izandako leialtasuna txalotzeko", adierazi dute ohar bidez. Publizitatea jarri gura duten enpresek kirola@arrasate.eus helbidera idatzi edo 943 77 16 77 telefono zenbakira deitu dezakete.