Arrasate-Oñati lasterketa irabaztetik, Donostiako maratoia moduko nazioarteko proba batean podiumera igotzera pasa da Nere Arregi. Arrasatekoak 2:54:52ko marka egin zuen maratoian, eta hirugarren sailkatu zen, Matea Matosevic (02:45:25) eta Hannah Oldroyd-en atzetik. Arregik Gipuzkoar onenen artean egotea espero zuen, baina ez podiumera igotea; Gipuzkoako txapela ere jantzi du.