Bihar argiztatuko dira Arrasateko kaleak

Idoia Davila 2015ko abe. 3a, 15:35
Gabonetako argiteria Portaloian, noiz piztuko zain.

Bihar, abenduak 4, piztuko ditu Udalak Gabonetako argiak Arrasaten. Piztutze ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da herriko plazan.

Arrasateko kaleak argiz apaindu aurretik Goiko Balu ume abesbatzak bi kanta abestuko ditu eta ondoren alkatearen hitz batzuk entzun ahal izango dira.

Hau guztia eta gero plazako argi publikoa itzali eta atzerako kontaketa bat egingo da. Kontaketa amaitzerakoan Gureak taldeko kide batek Udal balkoiko “Zorionak” eta plaza ondoko bi kaleen argiak piztuko ditu botoi bat zapalduz.

Amaitzeko, Goiko Balu abesbatzako umeek beste bi abesti eskainiko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak