Ni Naiz Hip Hop talde zumarragarraren ostean igoko da oholtza gainera rapero galiziarra. Luciffer diskoa aurkeztuko du, orain arte sarean arrakasta itzela izaten ari diren abestiez osatua. Hiru abesti argitaratu ditu Arcek eta lehenak, bost hilabetetan, lau milioi bisita baino gehiago izan ditu Interneten.