Gazte mailako Euskadiko Txapelketa jokatuko dute asteburuan, eta Gipuzkoako selekzioa ordezkatzen egongo dira Ointxe!ko jokalari Aritz Oiarzabal eta Joseba Zillaurren. Taldetik adierazi dutenez, deialdi horretan egotea jokalariendako sari bat da, eguneroko lanaren saria.
Infantil mailako neskak, Espainiako Txapelketara
Bestalde, joan den astean itxi zituzten infantil mailako Euskadiko selekzioetako zerrendak eta bertan Arrasateko taldeko hiru jokalari daude: Irene Murua, Haizea Apellaniz eta Naia Badiola. Espainiako txapelketan hartuko dute parte urtarrilaren 2tik 7ra bitartean, eta oraindik non jokatuko duten erabaki gabe dagoen arren, badirudi Murtzian edo Huelvan izango dela txapelketa hori.