Aurtengo edizioan, bertako eta nazioarteko 300 musikarik baino gehiagok hartuko dute parte Amaia antzokian, Arizmendi ikastolan, kalean eta Kulturaten izango diren ekitaldietan.
Nazioarteko onespena
Arrasate Hiria, nazioarte mailan hiru lehiaketa handienen artean kokatuta dago. Askotariko herrialdetatik datozen eskarmentu handiko 13 parte hartzaile izango ditu aurtengo edizioak. Aipagatzekoka dira, era berean, aurtengo epai-mahaia osatzen duten kideak ere: james Crabb (Eskozia); Stefan Hussong (Alemania); Vokin Vasovic (Serbia); Iñaki Alberdi (Euskal Herria) eta Matti Rantanan (Finlandia).
Lehiaketak baino gehiago
Hainbat dira lehiaketaz gainera, egitarauak batzen dituen bestelako ekitaldiak. Marko Sevarlic, iazko txapledunak, esateko, bi kontzertu egingo ditu datozen egunotan: bihar, egubakoitza, Kulturaten eta etzi, zapatua, Aretxabaletako Arkupe kultura etxean.
Horrez gainera, Abaroa erretiratuen etxean ere akordeoien emanaldia egingo dute, zapatuan, 18:00etan; eta kalejira egingo dute, egun berean 12:00etan, Herriko plazatik abiatuta.