Zigor Urainek irabazi du Lezaman, Master 40 kategorian

Xabier Urtzelai 2015eko abenduaren 1a

Zigor Urain.

Elite mailan lehiatzeari utzi eta Zigor Urainek ondo estreinatu du Master 40 kategoria, asteburuan Lezaman podiumeko lehenengo postura igo delako. Arrasatekoa sikuan lehiatu da orain arte, baina asteburuan ondo moldatu da lokatza artean.

Domekako lasterketa borobila egin zuen Urainek, baina Arrasatekoak zapatuan eman zuen abixua Berrizko lasterketan (Bizkaiko Txapelketa) bigarren sailkatuta. Hala, domekan zapatuko joera onari eutsi eta ondo nagusitu zen. 

Arrasateko beteranoaz batera kadete mailan ere ordezkariak izan zituen Dorletako Amak. Eta lan txukuna egin zuten. Izan ere, zapatuan Iñigo Aranburu bosgarrena izan zen, eta Andoni Azkarate 14.a. Eta domekan Iñigo hamaikagarren sailkatu zen, eta Azkarate 18.a.

Aranburu eta Azkarate.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak