Lehiaketako oinarriak:
1.- Lehiaketa honetan 2015eko abenduaren 11 baino lehen Udaletxeko Kultura Departamentuan (Tl. 943-252020) izena ematen duten Arrasateko denda guztiek hartu ahal izango dute parte.
2.- Erakusteko epea: 2015ko abenduaren 12tik aurrera izango da, gutxienez, abenduaren 31arte.
3.- Irizpide hauek jarraitzuko dira lehiaketaren sariak erabakitzeko, hurrenkera honen arabera lehenetsita:
- Santamasetako giroa islatzea erakusleihoan.
- Gabonetako giroa islatzea erakusleihoan.
- Euskararen erabilera
- Irudimena.
- Originaltasuna
- Mezu publizitarioaren eraginkortasuna.
- Ingurumenaren zaintza eta errespetu balioak.
4.- Erakusleihoan bertako ohiko produktuak azaldu beharko dira.
5.- Sariak honela banatuko dira:
1. saria: plaka eta 300 €
2. saria: plaka eta 250 €
3. saria: plaka eta 200 €. Ibai-Arte merkataritza elkarteak emana.
6.- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da eta komunikabideen bidez jakinaraziko da bere garaian. Bestalde, epaimahaiaren lana errazteko, erakusleihoak argiztatuta edukitzea eskatzen da lanegunetan dendak ixteko ordurarte eta jaiegun eta bezperetan, gaueko 21:00ak arte. Sari banaketa 2015eko abenduaren 21ean arratsaldeko 6etan egingo da.
7.- Epaimahaiak saririk hutsik uzteko aukera izango du.
8.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.