Finalerdietan Hernaniko bikotea mendean hartu ostean, arrasatearrek ezin izan dute finala irabazi. Lehia borrokatua eta gogorra izan da. Bi bikote indartsu direnaren seinale. "Lan ona egin dute, baina ezinean geratu dira. Euskal Liga jokatzeko saria lortu dute, baina txapel barik geratu dira", esan dute pilota saileko ordezkariek.