Musika izan da protagonista nagusia ikasleekin batera eta partaide guztiak batera, Txoriak txori kantuan amaitu dute saioa. Lehenago, bertsolariek, abesbatzak, trikitilariek eta dantzariek jardun dute eta baita ere, bakarka, piano-jotzaileak. Mundukideren proiektuak gertutik ezagutu eta laguntzeko dirua batzeko bidea izan da gaurko elkartasunezko ekitaldia. Aretoa betetzea lortu dute.