Akordeoiaren nazioarteko hiri bilakatzeko prest da Arrasate

Jon Berezibar 2015eko azaroaren 27a

Kopuruetan oparoa izango dira aurten ere akordeoi lehiaketak: 300 musikaritik gora, 41 urte antolaketan, kontzertuak makina bat, 13 herrialdetik gorako ordezkariak, 267 neska-mutiko jaialdian jotzen... Gaur aurkeztu dituzte Arrasateko Akordeoi Lehiaketak. Abenduaren 4tik 6ra izango da aurten. 

Nazioarteko lehen lerroko lehiaketa da Arrasate Hiria XXIII. Nazioarteko lehiaketa eta aurten 13 parte-hartzaile egongo dira Alemania, Txina, Errusia, Eslovakia, Eslovenia, Austria, Polonia, Serbia eta Finlandiakoak. Lehiaketa erreferentziazkoa da kontzertista bilakatu gura duten musikari gazteentzako. Epaimahaia James Crabb (Eskozia), Stefan Hussing (Alemania), Vojin Vasovic (Serbia), Iñaki lberdi (Euskal Herria) eta Matti Rantanek (Finlandia) osatuko dute.

Ohi bezala, aldi berean, Gipuzkoako Akordeoi Lehiaketa eta Gipuzkoako Akordeoi jaialdia egingo dira data berberetan. Lehiaketari dagokionez, infantil, junior eta senior mailetan Euskal Herriko eta Espainiako 25 partaide lehiatuko dira. Jaialdian berriz, 267 neska-mutikok joko dute aurten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak