Hamaika kantu bildu dituzte. "Denetarik dago. Julen omenez Bost whiski sortu dugu. Kolaborazioak ere asko daude: Non Servium abeslaria eta gitarra-jolea; Alemaniako Oxymoron taldeko abeslaria ere etorri zen Usurbilera grabatzera... My fuel kantua da hori, eta atzo, egunean, igoko dugu abesti horrekin egindako bideoklipa Youtubera", kontatu du Hodei Beitiak, abeslari eta baxu-joleak.
Euskaraz hiru kantu, ingelesez bi eta gainontzekoak gazteleraz abestu dituzte. "Gai askori buruzkoak dira. Soinu aldetik aurrekoaren bidetik doa, baina abestiak makarragoak, indartsuagoak, dira. Gustura gaude lan berriarekin: kolaborazioak, zelan entzuten den...".
'Hil orduko bizi' biniloa laster
20 urte beteko dituzte, 2017an, eta proiektu berriei heltzeko indarrarekin jarraitzen dute.Datorren urte hasieran izango dute Madrilgo Crom Recordsekin aurreko lanaren biniloa kalean. Hogeigarren urteurrenaren bueltan zerbait berezia egin guran ere badabil laukotea.
Horrez gainera, zuzenekoak ere ari dira lotzen: Durangokoaz gain, Madrilen pare bat dituzte, eta Berlinera ere joango dira lan berriarekin.