'Sin mirar atrás' diskoaren aurrerapen bideoa kaleratu du Arkada Social taldeak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko aza. 26a, 16:25

Labetik irtetear dago Arkada Social talde arrasatearraren Sin mirar atrás disko berria. Disko "oldarkorragoa" eta askotariko kolaborazioz betea izango da, Durangoko Azokarako salgai egongo dena. Azken diskoarekin egin moduan, Higain estudioan grabatu dute, urri osoan zehar, Haritz Harreguyrekin. 

Diskoaren aurrerapen moduan, My fuel abestiaren bideoklipa kaleratu dute, Alemaniako Oxymoron eta Bad Co. Project taldeetako abeslari Sucker-en kolaborazio eta guzti. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak