Ibai-Arte elkarteak eskaintza bereziekin jarraitzen du, tokiko merkataritza bultzatu eta bezero arrasatearrak fidelizatzeko "eskaintza onenekin". Black Friday deritzon ekimena ospatuko dute gaur, hilak 27: "Gabonetako erosketei hasiera emateko jai handia izango da. Saltoki parte-hartzaileek bereizgarri bat izango dute eta %15erainoko deskontuak egingo dituzte produktu guztietan edo produktu zehatz batzuetan", diote. Ibai-Arteko 44 saltokik egin dute bat Black Friday egunarekin.