Joan den aste bukaerako finalerdietan Hernaniko bikotea hartu zuten mendean Egigurenek eta Muruak (22-10). Bi pilotari arrasatearrak oso ondo ulertu ziren elkarren artean, eta atzean zein aurrean lana ederto eginda, arazo handirik barik lortu zuten garaipena.
Bengoa eta Iturriotz
Egiguren eta Murua ez dira izan Gipuzkoako txapelketako finalera sailkatu diren pilotari arrasatear bakarrak. Bengoa eta Iturriotz ere maila altua ari dira ematen eta gazte mailako finala jokatuko dute abenduaren 17an, oraindik zehazteke dagoen lekuan.
Bestalde, Santamas txapelketari begira lanean dabil Arrasate Pilota Elkartea. Harrobia lantzeko txapelketa da urte amaieran ospatzen dena, hau da, herriko pilotarien arteko txapelketa da. Haur eta gaztetxoak izaten dira protagonista txapelketa horretan eta aurten herriko 50 bat pilotari elkartzea espero dute antolatzaileek. Abenduaren 18an jokatuko da, Uarkapen bertan.