Urteak dira Arrasatek ez duela kalerik egiten, federazioak antolatzen duen atletismo galan urtero nabarmendu izan da etxeko ordezkariren bat –edo hainbat– eta oraingoan Malen Ruiz de Azuaren eta Istar Dapenaren lana saritu dute. Malen Ruiz de Azua Gipuzkoako atleta onena izendatu zuten –kategoria guztietan– denboraldian zehar lortutako podium guztiengatik. Hala, aipatzekoa da Ruiz de Azua Europako 21 urtez azpiko txapelketan egon dela, Tallinen (Estonia).
Dapenaren kasuan, brontzezko ezkurra eman zioten Gipuzkoako junior mailako errekorra ontzeagatik –pertika saltoan– 4,95 metroko saltoa egitea lortu duelako. Denboraldi berrira begira, ostera, 5 metroko marka gainditzea du helburu.