Honakoak dira, hain zuzen ere, ezkerretik hasita argazkian azaltzen direnak: Jose Ignazio Zaitegi, Javi Ansoategi eta Juan Jose Saenz (laugarrena); "eskuinean betiko adiskidea, Antonio del Campo; eta elastiko marradunekoa Xabier Arruti errezildarra, Arrasatera ikastolen loraldiarekin etorria. Egipe elkartean atera ginen argazkia. Eta laurogeietako hauteskunde egunen baten data hurbila zen. Asmatuko al duzu zein alderdiri ematen zion bakoitzak botoa?", galdetzen du Josemari Velez de Mendizabal historiagileak 1949an jaiotakoen blogean.