Musika kontzertuetan jende ugari batu da, nahiz-eta kalean hotz egiten zuen. Los Galerna taldea izan da lehena taularatzen, eta kontzertu amaiera aldera euria hasi, eta ez da gelditu. Hala eta guztiz ere, jendea udaletxeko arkupetan egon da emanaldiaz disfrutatzen.
Herritarrek hainbat postu jarri dituzte bertako produktuak saltzeko. ZERB garagardoa, Mendibitzu eta Bereziartua sagardoa, pintxo ezberdinak… besteak beste. Horrez gain, Arrasateko Rugby taldeak eta Mondrak ere postuak jarri dituzte edatekoa eta jateko ipiniz.