Garaipen erraza
Aldi berean, Bergarako Udal pilotalekuan Eneko Muguruzak senior mailako finalerdia jokatu zuen Hernaniren aurka. Erraz garaitu zuen, eta diferentzia handiarekin gainera. Izan ere, 22-2 irabazi zuen etxekoak, tanto gehienak sakez eginda.
Askoz gehiago izan zen Muguruza, eta aurkariak ez zuen asmatzen zer egin. Boleaz saiatu zen, baina buruz-buruko partiduetan ez da hain erraza izaten. Hala, finalerdia pasata, hurrengo egubakoitzean finala jokatuko du Seguran.