Ekin elkartearen sorrera, orduko ekintzak eta ordutik izan duen bilakaera gogoratuz hasi dituzte 20. urteurreneko ospakizunak. Ostean, hiru bertsolarik saioa egin dute. Ekin-eko eragile Leire Estevezek hainbat gai ipini eta haiek bertsotan erantzun dute. "Lanean jarrai" dezatela esan diete bertsolariek.
Ostean, erromeriarako tartea egon da. Lide Pagaldaik eta Eneritz Urrutiak dantzan ipini dituzte Herriko plazan zeuden herritarrak. Bereziki, neska-mutikoak