Aita Menniko langileek "hitzarmen duina" eskatzen dute

Leire Kortabarria 2015ko aza. 20a, 16:12
Aita Menniko langileen kontzentrazioa.

Hitzarmen berria eskatzeko kale-bilkura egin dute Aita Menniko langileek. Urriaren 23an egin zuten batzarra enpresak eta langileek, baina “oso urrun bata bestearengandik”, ELA sindikatuaren hitzetan. Hain zuzen, eguenean Arrasateko plazan egin zuten bilkura, eta datorren eguenerako beste bat deitu dute.

Ultraaktibitatearen inguruko Auzitegi Gorenaren epai bati esker, 2011-2013 hitzarmena dago indarrean. Langileen ordezkariek, 2014-2016 aldirako, lan-erreformaren aurkako neurri batzuk proposatu zituen, enpresako hitzarmena sinatzeko, lege bihurtzeko eta bertan adostutakoa betetzeko; besteak beste, gertagarri arruntak Gizarte Segurantzaren bidez kudeatzea; malgutasuna mugatzea; kaleratzeak urteko 45 eguneko kalte ordainarekin, eta beste batzuk. Horiez gain, honako soldata igoerak eskatzen zituen: 2014an, %3koa; 2015ean, KPI + %3 (KPIan %1 bermatuz); eta 2016an, beste horrenbeste; urtean zehar bi lanaldi gutxiago; justifikazio gabeko norberaren gauzetarako baimena, eta beste batzuk.

Honakoa diote langileek, ELA sindikatuaren bitartez: “Kontuan hartu behar da enpresa gustura aurkitzen dela negoziaketen blokeoarekin, eurak eroso sentitzen dira ultraaktibitatean, eurentzat, modu honetara, zenbakiek emaitza onak ematen dituzte. Langileria da denbora igaro ahala galtzen doazenak. Ez da ahaztu behar  2 urte daramatzagula soldatak izoztuta, etab”.

Aldarrikapenak zabaltzeko asmoa ere agertu dute, eta “negoziazio zintzoa” eskatu dute.

Albiste hau egiteko orduan, GOIENAk ez du lortu Aita Menniko zuzendaritzarekin harremanetan jartzea komentarioak eskatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak