Atxabalpeko alboko zelaian belarra jartzen ari dira

Txomin Madina 2015eko azaroaren 20a

Arrasateko Udalak eta Eibar Futbol Taldeak sinatutako akordioan jasotakoak jarraituz, hasi dira dagoeneko Atxabalpeko alboko futbol zelaia egokitzeko lanak.

Eibarrek entrenatzeko erabiliko duen bigarren zelaia izango da Atxabalpe albokoa eta  80.000 euroko inbertsioa egingo dute bertan. Une honetan langileak zelaia jartzen ari dira.

Lan horietaz gain, drenajearekin lotutakoak ere egingo dituzte, eta Atxabalpeko zelai nagusiko erreka ondoko harmailak bota eta inguru hura egokituko dute ,gaur egungo egoerak ez du-eta legea betetzen segurtasunari dagokionez. Asmoa da lanak abenduan bukatzea, eta urtarrilean Eibar bigarren zelai horretan ere entrenatu ahal izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak