Borja Iglesiasek (gitarra), Drakek (baxua), Mariano Hurtadok (pianoa eta teklatuak) eta Mikel Txopeitiak (bateria) osatzen dute disko berria aurkezteko Anarik darabilen taldea. Azkoitiarra Zure aurrekari penalak honetan hizkuntzatik abiatuta beste jauzi bat egitera saiatu da baina metaforaz eta erreferentzia literarioz jositako berezko unibertsoari izkin egin barik.
Kontzertua 22:00etan hasiko da, ohi bezala, Arrasateko gaztetxean.