Herritar baten arabera, Arrasaten badira elbarrituendako zenbait aparkaleku ezin direla jakin gune bereziak direla. Kulturate atarian, esaterako, elbarrituendako bi aparkaleku daude; horietako baten zutik dagoen seinaleak adierazten du elbarrituendako dela baina ondokoan ez dago halakorik eta lurreko markak ezabatu egin dira denboraren poderioz. Kordoba y Oro kalean horrelako beste kasu bat dagoela dio: "Udaltzainei esan izan diet baina esan didate ezin dutela ezer egin, ez dagoelako ondo adierazita aparkaleku berezia dela".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.