Goseren 'disko laranja' nabarmendu du Estatu Batuetako The Akademiak

Jon Berezibar 2015ko aza. 17a, 11:55
Gose taldekoak, iaz, Oñatiko Gaztelekuan.

Hilero egiten dute aukeraketa eta sariak, aipamenaz gain, sustapen eta zabalkunderako bideak irekitzen dizkie musikariei. Taldeko kideak oraindik "haluzinatuta" daude eta horrek ekar dezakeenaren esperoan daude. 2012an kaleratu zuten lanean batutako askotariko erritmo harrigarriengatik eman diete saria.

Estatu Batuetako irrati kate bateko ekoizle bat jarri zen harremanetan Gosekoekin, 2012ko gose IIIII diskoa gustatu eta sariketara aurkezteko proposatzeko. Kalifornian egoitza duen musika sustapen sarea da The Akademia eta hilero-hilero 25 kategoriatan banatuta, disko eta abesti nabarmenen zerrenda osatzen dute.

2015eko azaroko aukeraketan Gosekoen disko laranja da dance-electronica sailean irabazlea. Sariak aipamen moduan balio du eta The Akademiak duen sareak zabalkundea eta sustapena ematen die hedabideetan, besteak beste, musikari eta talde sarituei. Harrituta eta horrek guztiak ekar dezakeenaren esperoan, taldeko kide Iñaki Bengoak dio "haluzinatuta" daudela. Saria ematerako orduan, hain zuzen, The Akademiak azpimarratu du gose IIIII diskoan batutako "dance-electronica erritmo askotariko eta harrigarrien bilduma". Epaimahaia musika industriako profesionalek osatzen dute. 

Sariak, hortaz, ezustean harrapatuta, une honetan atsedenaldian aurkitzen dira taldekoak. Zuzenekorik ez baina lanean jarraitzen du, halere, Arrasateko hirukoak eta Bengoak berak aurreratu duenez udaberrirako disko berria izango dute kalean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak