Arte interbentzioa egin zuten zapatu arratsaldean erdiguneko Gaztelekuko gaztetxoek Txatxilipurdi eta Garaion elkarteetako kideekin batera. Auzolanartean izeneko ekintzan, herriko gazteei hitza eman eta ekintza plazaratu gura izan da. Gaztetxoek ametsei buruz hitz egin eta ideia moduan "herri bizi eta alaiagoa" nahi zutela adostu zuten. Horretarako, irribarreak marraztu zizkieten askotariko materialekin pareko zenbait zuhaitzi eta bihotz erraldoi bat ere egin zuten parkearen zoruan.