Udaleko gizarte zerbitzuek antolatuta, bi hitzaldiren bitartez, teknologia berrietan nerabe nahiz gaztetxoek aurki ditzaketen arrisku nahiz aukeren berri eman gura da. Oihana Orcajo hezitzailea izango da hizlaria. Asteleheneko hitzaldia euskaraz izango da, teknologia berrien erabilerari buruzkoa eta, eguaztenekoa, gaztelaniaz, cyberbullying-ari buruzkoa.
Izena BAZ-en eman behar da eguaztena, hilak 18, baino lehen.