Entrenatzailea gustura geratu zen taldeak egindako lanarekin eta nabarmendu gura izan zuen Beñat Barberenaren eta Iban Saez de Kortazarren lana: "Lehenak ez du aste osoan entrenatzerik izan eta ahalegin guztiak egin zituen atzo jokatzeko. Eta bigarrena lesio batetik bueltatu ostean maila oso altua erakutsi zuen. Txalotzekoa da bi jokalarien jarrera".
Aurkaria, hiruko jaurtiketetan espezializatua
MU aurkarien hiruko jaurtiketak ekiditen saiatu zen hasieratik: "Normalean 30 bat hiruko jaurtiketa egiten dituzte lehia baten eta atzo 17 aldiz jaurti zuten. Bigarren zatian, bereziki, defendatzeko taktikak aldatu ditugunean iparra galdu dute eta 21-6ko partziala egin diegu. Azken laurdenean guztiz apurtu da partidua eta azken minutuetan eroso egon gara kantxa gainean".
Bereiker Saria
Bestalde, norgehiagokaren aurretik Bereiker Saria banatu zioten Iker Barberori –argazkian, artxiboko irudi baten– denboraldian zehar lortutako kopuruengatik: saskiratzeak, erreboteak, asistentziak eta lapurtutako baloiak hartzen dira kontuan, besteak beste. Bereiker enpresako ordezkari Iñaki Balantzategik eman zion saria. Horrez gain, partidua hasi aurretik, minutu bateko isilunea gorde zen Parisko atentatuak direla-eta.
Natra Oñatiren garaipena
Era berean, Natra Oñatik errepaso galanta eman zion atzo Zubikoan Jumar Gasteiz taldeari (72-58). Oñatiarrak bigarren postuan daude orain bertan.