Taldearen lanarekin gustura egon arren, zer hobetu badutela aitortu du Gardokik. Partidu amaieran zelaian bertan egin ohi duen balorazioan, nabarmendu du, besteak beste, partiduko zenbait unetan burua hotz mantentzea falta zaiela eta berandu egindako plakaketa itsusiak ekidin egin behar direla. Izan ere, hiru txartel hori –horrek dakarren hamar minutuko zigorrarekin– ikusi dituzte jokalari arrasatearrek.
Horrez gain, lana ondo egiten ari direla uste du kapitainak. Hori bai, ez dago atsedenik hartzerik: "Lanean sendo jarraitu beharra dugu denboraldi amaiera aldera helduko zaizkigun erronkei behar den moduan erantzuteko".