Zapatu goizean Garaia Berrikuntza Gunera hurbildu diren herritarrek sei enpresetako produktuak ezagutu eta probatzeko aukera izan dute, besteak beste: "Herrigunetik 100 metro eskasera egiten duguna erakustea izan da helburua eta esango nuke lortu dugula. Alkatea bera ere egon da bertako proiektuen berri ere jasotzeko", adierazi du Sagastigordiak.