Denboraldi berriari begira marka pertsonalak lortzeko parte-hartze libreko probak egin dira gaur Mojategin. Emakumeendako eta gizonezkoendako altuera eta luzera jauziak egin dira eta Gipuzkoako atleta guztiak deituta bazeuden ere, Debagoieneko eta Debabarreneko atletak izan dira nagusi: "Donostialdetik kosta egiten zaie halako probetara etortzea", kritikatu du Fernando Zufiriak. Arrasatearren artean, Eneko Carrascalek eta Istar Dapenak saltatu dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.