Horiei laguntzen, sail bakoitzetik bi ordezkari izango dira zuzendaritza batzorde berrian.
Batzar orokorrean, aurrerantzean zuzendaritza urtero aldatzea erabaki zen, sailen artean txandakatuz.
Gaur egun, elkarteak aipatutako lau sail horiek ditu: lehiaketa kontuetan 58 federatu ari dira elkartean baina elkarteko hainbat jarduerak kontuan hartuta, 150-200 bat kirolari aritzen dira guztira. Horretaz gain, tenis eskolan 30 bat neska-mutiko ari dira.
Sekula baino izen-emate gehiago
Elkartearen jarduera oparoaren adibide bat asteburu honetan hasiko den VI. Santamasetako Tenis Txapelketa da. Aurten sekula baino izen-emate gehiago izan denez, aurrefase bat egin behar izan da. Guztira 50 tenislarik eman dute izena, hauen artean 12 neska-mutikok.
Batzarrean erabaki bezala, elkarteak bereziki gonbidatu nahi ditu emakumeak, entrenamendu antolatuak eta neska taldetxoak abian daudela gogoraraziz, Musakolako kiroldegira hurbil daitezen.