Hastera doa Zaldibarko txapelketa, inoizko parte-hartzerik baxuenarekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko aza. 13a, 09:43
Jon Barandiaran atera jaurtitzen, artxiboko irudi baten.

Aste bukaera honetan hasiko da Zaldibarko Areto Futbol Txapelketaren 54. edizioa. Inoiz baino talde gutxiago izango ditu aurten txapelketak, bederatzi. Txapelketa abiatu arren hilaren 17ra arte eman ahalko da izena, helburua delako ahalik eta talde gehien erakartzea: "Joera honek jarraitzen badu, baliteke aurtengoa azkena izatea", aurreratu du antolakuntzak. 

Zaldibarko Areto Futbol Txapelketa hasiko da aste bukaera honetan, inoizko parte-hartzerik baxuenarekin: "Pena bat da. Gazteek ez dute izenik eman eta oraindik jokatzen jarraitu gura duten beteranoak geroago eta gutxiago direnez, talde batzuk batu egin dira. Talde berririk ez dago oraingoz", adierazi du antolakuntzako Mikel Viguerak.

"Oraingoz" dio, antolakuntzak erabaki duelako izena emateko epea hilaren 17ra arte zabaltzea: "Talde batek deskantsua hartuko duenez beste talde batek izena ematen badu ondo koadratu dezakegu. Eta talde gehiago aurkezten badira ere ez dago arazorik, helburua da ahalik eta talde gehien egotea". 

80 talde izatetik, bederatzi izatera 

1990eko hamarkadan 80 talde zituen txapelketa bat bederatzi talde izatera pasatu da azken urteetan: "Ez dugu halakorik nahi, baina joera ikusita, baliteke aurtengoa azkena izatea. Azken urteetan antolakuntzan aritu garenok urtez urte gauza berberak egin ditugu; antolakuntzakoon lana hobea izan daitekeela? Seguru baietz". Edozelan ere, antolatzaileek jende berria behar dutela esan dute askotan, baina ez dute laguntza larregi jaso izan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak