Azaldu zuten Estatu Batuen eta Europar Batasunaren arteko tratatu baten proposamena dela TTIP-a, eta bien artean komertziorako dauden muga guztiak kentzea proposatzen duela; ez bakarrik muga-zergekin lotutakoak, baita legediarekin lotutakoak ere.
Gaineratu zuten enpresa batek ikusten badu herrialde bateko lege bat euren onura ekonomikoen kontra dagoela, tribunal pribatu baten helegite bat aurkezteko aukera ematen duela. Tribunal pribatu horrek herrialdea behartu dezake araua kentzera, edo bestela isun bat ordaintzera.
TTIP-ari Ez mugimendutik salatzen dute tratatu honekin herritarrek etorkizuna eta herrialdea arautzeko eskubidea eta subiranotasuna galduko lituzketela eta Europar Batasunean egun debekatuta dauden produktuak sartzea ekarriko lukeela.